BEHATOKIA - CIN - Pitillas

Hegaztien Behatokia

Behatokia Pitillasko aintzirako natura erreserbaren gaineko mendixka txiki batean dago. Harrizko eraikina da, solairu batekoa, eta leihate eta terraza handiak ditu teilatu lauan, aintzirari begira.

Panelen eta askotariko material grafikoaren bidez, aintziraren ezaugarri ekologikoen berri ematen da, nagusiki hegazti urtarrentzako duen garrantzia. Horrez gain, hezegunearen historia eta jatorria ere azaltzen dira.

Gidak eta material optikoa (prismatikoak eta teleskopioak) ditu, eta, horiei esker, bisitariak identifikatzen ahal ditu Pitillasko aintziran negua igarotzen duten, kumeak hazten dituzten edo aldi baterako gelditzen diren hegaztiak.

PITILLASKO AINTZIRA
NA-5330 errepidea.
31392 Pitillas, Nafarroa.
(+34) 619 46 34 50
opitilla@navarra.es